Bertsio ofiziala, bertsio erreala?

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 28a, 21:31
Tamalgarria da gaur egun hedabideek jendearen pentsamoldean duten gehiegizko eragina. Hiritarrek ikusentzunezkoen bidez jasotako informazio guztia, eta are zuzenago telebistaren bidez jasotakoa, testualki irentsi egiten dute, hau lehenik prozesatu barik. Baina, zer nolako sinesgarritasun maila dute informazio horiek? Benetakoak al dira trasmititutako datu guztiak?

Adibide zehatz batekin aztertu dezagun gaia: Joan den urriko 13an, Burgoseko Medina de Pomar herrian gertakari penagarria eman zen. Asteburu hartan herriko jaiak ospatzen ziren eta Bilboko eta Medina inguruetako auzokideak bertara abiatu ziren festarako gogoz. Haietariko batek, F.J.L.M, hogeita lau urteko gaztea, Bilboko San Adrián auzokoa, heriotza aurkitu zuen ustez dibertsioa eskeiniko zion gau hartan. Larunbateko gaua zen eta herriko diskotekarik ospetsuenean zebilen jendea gaueko azken minutuak aprobetxatu nahian. Bat-batean bi gazteren artean hasitako eztabaida diskotekaren ateko burrukan amaitu zuen.
Goizeko bostak aldera triskantza amaitzean, mutila inguruetako etxarte batetan aurkitu zuten, lurrean etzanda, odoletan, bihotzean labainkada bat zuelarik. Anbulantzia bat deitu baina berrogei minutu itxaron ostean jadanik berandu zen. Hala ere, herriko anbulategira eraman zuten, bertako baliabide apalekin zeozer egiteko asmoz, agian. Egunkariek euren gustura zabaldu zuten berria. Dirudienez, F.J.k bere anaia defendatzeagatik galdu zuen bizia, baina irakurle gehienek ez dakitena da mutilak arreba bat baino ez zuela eta momentu hartan hau Bilbon zegoela.

Bestetik, hedabideek hiru labainkada jaso zituela aipatu zuten, bakarra izan zenean. Beste bi ezinbesteko datu ixilpean gorde zituzten 'bertsio ofiziala' idaztean, anbulantziak berrogei minutu berandutu zela eta diskotekaren atean dozena bat gazte burrukan ikustean eta haien aurretik hainbat aldiz pasatuta ere, polizia kotxea ez zela gelditzeko gai izan, ustez haien lana zenaz arduratzeko. Hilketa honekin beharbada gaur egun segurtasun indarrek azkenengo urteetan emandako aurrerapen teknologikoekin beren eraginkortasuna eta aldi berean gure herriko segurtasuna hobetu ote duten galdetu beharko genieke gure buruei.

F.J. gaztearen kasuan, diskotekaren atetik igarotzean, eta bertan zegoen iraultza ikusita polizi kotxeak gelditu izan balu, ziurrenik gure artean egongo litzateke oraindik. Zoritxarrez, hori ez zen gertatu. Joan den urriko 27an bere lagun minenek eta bigarrenez bere familiak omenaldi hunkigarria eskaini zioten bere auzoko enparantzan, aurretik Zamoran lurperatua izan ostean. Bakoitzak bere konklusioak atera ditzala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun