Beste 15 kilo piroteknia-material atzeman ditu Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2003ko abe. 31a, 19:10
Beste 15 kilo piroteknia-material atzeman zituen atzo, astearte arratsaldean, Algortako saltoki batetan, Getxoko Udaltzaingoak. Areetan, astelehenean harrapatutakoarekin batera, 40 kilo petardo atzeman dituzte jada. Bigarren hau Bolue enparantzan kokatuta dagoen denda batetan gertatu zen, auzokideen kexak jaso eta gero, Udaltzaingoak bertara jo zuenean.
Algortan atzemandako piroteknia-materiala, aurrekoan bezala, Galdakaoko Guardia Zibileko Lehergailu Biltegira eraman dute gaur goizean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun