Pintura eta musika batuko ditu Henry de la Fuentek Erromoko erakustaretoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 5a, 22:23
José Ramón de la Fuente 'Henry' donostiar artista polifazetikoak bere obra abstraktoak erakutsiko ditu Erromoko erakusketa aretoan, urtarrilaren 8tik 20ra bitartean, 'Colores para la música' izenburupean.

Egileak "musika pinturaz eman" nahi izan du erakusketa honetan bildu dituen lanekin. Erakusketa astelehenetik ostiralera egongo da ikusgai, goizez, 11:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldez, 18:00etatik 21:00ak arte. Larunbatetan ere irekita egongo da, baina goizez bakarrik.
Henryk eduki abstraktoko 11 pintura bildu ditu erakusketan, musikarekin harreman zuzena dutenak; izan ere, kantautore gisa ere aritzen da artista donostiarra. Hainbat kantuk egilearengan sortu duten zirrarek sortu dituzte artelan hauek.

Artista donostiarrak erabili duen teknika olio-pintura izan da, baina obraren asmoak horrela eskatu duenean, beste teknika batzuk ere erabili ditu: akrilitoa, tinta, berniza, argizaria edota paper gaineko itsatsia edo margoztua.

Erakusketa bi zatitan banatzen da. Lehenengoan, Henryk berak idatzi eta interpretaturiko kantuen maketen azala izateko sortuak izan diren irudiak daude; bigarren zatian, berarentzat erreferentzia izan diren artista estatubatuar edo ingelesen kantuetatik abiaturiko obrak bildu ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun