Euskadiko Selekzioa - Koldo Iturbe / Trikitilaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 8a, 22:06
Poztu egin behar naiz edo lotsatu? Abenduaren 27an ikusi genuena, irabazteak beste dena ez ikustea eragin behar digu? Egon zinetenok gogoratzen duzue aurrekoak eta ondorengoak?
Aurretik jende gaztea edaten, edanda, iskanbilatsuak. Ondoren San Mames inguruak jendez gainezka, jarraitzen zuten edaten... Hori da selekzio partidu batek behar duen giroa? Galdera besterik ez da.

Non sartzen da urtean zehar jende hori? Selekzioaren aldeko lana behar denean zergaitik ez dute holako interesarekin behar dena bultzatzen.

Haserre nago benetan, selekzioaren partidua zertan bihurtu den ikusita: batzuentzat mozkor galanta hartzeko beste atxaki bat. Berdin da selekzioak irabazi edo ez, berdin da selekzio bat izateko helburuarekin egiten den ekitaldi horri zelako duintasuna ematen diogun, azken batetan larunbatean irteteko beste argumentu bat besterik ez da.

Baina benetan moskeatzen nauena zera da: Ibilaldia eta euskararen aldeko jaietan ikusten ari naizena hemen isladatzen dela. Ume asko gurasoekin joaten dira, selekzioaren partiduan bezala, eta zelako erreferentzia uzten diogu jende honi, umeek zer ikusten dute? Zer da haien oroimenetan gelditzen dena? Ojala erratuko banintz eta dena nire buruhauste zentsungabeko bat besterik ez balitz. Baina pentsatzen dut, urteak pasata, jai hauetan gero eta ume eta guraso gutxiago ikusiko ditugula. Holako eredutan dabilen jendeak dena kopatuko du.

Berriz diot, gustatuko litzaidake anka sartzea, eta pentsatzen dudana erabateko errakuntza izatea. Baina zoritxarrez selekzioaren partiduan egoera hau izan zen nagusi, eta ni ez naiz edaten ez duen horretarikoa, desfasea gustatzen ez zaion horretarikoa… baina niretzat guzti hori ondorio bat da, ez berez helburua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun