Udalbiltza diruz laguntzen jarraitzeagatik, "gezurtitzat" jo du Zarraoa PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 15a, 22:54
"2001etik 2003rako epean, Udalbiltzari edota antzeko erakundeei dirulaguntza eman izana ezeztatzeagatik, herritarrei gezurra esatea" leporatu dio Iñaki Zarraoa Getxoko alkateari, Luis Almansa PSE-EEko bozeramaleak. Gobernu Batzordeak erabakitakoaren arabera, 30 mila euroko laguntza (5 milioi peseta garai horretan) eman omen zitzaioan 2000eko irailaren 26an Udalbiltzari, Kutxako kontu korrontean egindako diru-sarreraren bitartez. Horrela adierazi du Almansak, kontu korronte hori Udalbide Elkarlan Elkartearen izenean dagoela gaineratzearekin batera.

"2001ean eta 2002an ez-ezik, 2003ko abenduaren 30ean 30 mila euroko diru kopurua kontu korronte berberan sartzeko erabakia hartu du Gobernu Batzordeak. Argi dago, Getxoko Udalarena den dirua Udalbiltzari ematen jarraitzen dutela", azaldu du sozialisten ordezkariak.
Almansaren iritziz, azkeneko udalbatzarran "herritarrei gezurra esan zien Zarraoak, 2001, 2002 eta 2003ko ekitaldietan Udalbiltzari edota helburu berberak dituzten erakundeei dirua eman izana ezeztatu zuenean", oposizioak egindako galderari erantzunez. Getxoko PSE-EEko bozeramaleak aipatu duenez, "abertzaleen agindupean dauden erakundeek emandako dirulaguntzak zuzenean kobratzeko trabak jartzen zizkion Legeak Udalbiltzari. Horiek saihesteko asmoz sortu zen Udalbide Elkarlanean Elkartea".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun