Elbarrientzako taxiak jartzeko, hitzarmena sinatu du Gobernu Zentralarekin Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 9a, 19:46
Balio-urritasunen bat daukaten hiritarren irizgarritasuna garraioetan bermatzeko, hitzarmena sinatu dute Getxoko Udalak, Once fundazioak eta Espainiar Gobernuko Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak. Besteak beste, egokitutako bi autotaxi jarriko dira udalerrian, pertsona hauen gizarteratzea errazteko asmoz.
Jadanik badago martxan udalerrian autotaxi horietako bat. Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaleak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, "ederki funtzionatzen du gainera, hiru erakundeek eta taxistaren beraren lanari esker". Zinegotzi popularrak jakitera eman duenez, 12 mila euroko laguntza jarri dute Once fundazioak eta ministerioak, egokitutako taxiak eskuratzeko.

Azkenik, Espainiar Gobernuaren "borondate ona" nabarmendu nahi izan du Arruek, "udalekin elkarlanean aritzeko eta guztiontzako onuragarriak diren hitzarmenak lortzeko orduan". "Aurrerantzean ere laguntzen jarraitzea espero dugu", gaineratu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun