'Egunkaria'-ko langile ohiek babesa eskainiko diete epaituko dituzten ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 9a, 21:12
Euskaldunon Egunkaria-ko langile ohiek babesa eskainiko diete datorren astelehenean, Leioako campusean Egunkaria-ren aldeko itxialdi batean parte hartzeagatik, Getxon epaituko dituzten EHUko 39 ikasleei. Epaileak desobedientzia zibila leporatzen die. Martxelo Otamendi buru dela, ordezkaritza bat goizeko 9:00etan izango da Getxoko epaitegian, Egunkaria-ren alde egindako lana eskertu eta epaiketan babesa emateko asmoz.
Gertaerak iazko martxoaren 7koak dira, Espainiako Audientzia Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Egunkaria itxi eta 15 egunera gertatutakoak. Itxiera salatzeko astebeteko itxialdia egitea erabaki zuten EHUko ikasleek martxoaren 5ean, Leioako campuseko kafetegiaren eraikinean. Ertzaintzak bertatik kanporatu zituen, EHUko Errektoretzat hala eskatuta.

Egunkaria-ko langile ohiek adierazi dute "zorretan" daudela euskal gizartearekin, oro har, eta astelehenean Getxon epaituko dituzten gazteekin. "Beraien babesik gabe ezinezkoa izango litzateke euskarazko eguneroko prentsan Egunkaria-k 13 urtez jorratutako bideak jarraipena izatea. Honenbestez, Getxoko epaitegiari eskatzen diogu bertan behera uzteko auzia eta EHUri gazteok babesteko", esan dute.

Gaiaren inguruko albisteak:

'Egunkaria'-ren alde itxialdia egin zutelako epaituko dituzte 39 ikasle - Berria
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun