Erromoko bolondres-zentroa berriztatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 16a, 20:14
Erromoko Gobelaurre kalean dagoen bolondres-zentroa egokitzeko proiektua onartu du Getxoko Gobernu Batzordeak. Horrela, ekainean hasiko dira obrak, hainbat elkartek egunez egun bertan egiten duten lana ez oztopatzeko. Guztira, 51.627 euro inbertituko dituzte.
Gaur egun, hiru gelak, gune amankomunak eta komun batek betetzen dute Erromoko bolondres-zentroko 147 metro koadroko barrualdea. Lanak bukatutakoan, berriz, gune amankomuna, lau gela eta elbarrientzako egokitutako komuna egongo dira bertan. Gela berriek 18 eta 30 metro koadroko azalera izango dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun