Gabonzaharrean udaltzain bati tiroa eman zion gaztea atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 16a, 20:42
Abenduaren 31an perdigoi eskopeta batekin Algortan tiro egin eta udaltzain bat buruan zauritu zuen ustezko egilea atxilotu du, gaur goizean, Getxoko Udaltzaingoak. Gertaera 2003ko azken eguneko arratsaldean izan zen, aipatutako udaltzaina Algortako erdiguneko kale batean trafikoa zaintzen ari zela. Etxe batetik botatako perdigoi-tiroak poliziaren burua jo zuen. Erietxera eraman behar izan zuten, posta burutik atera ziezaioten.
Erasoaren ustezko egilea aurkitzeko, Udaltzaingoak berehala martxan jarri zuen ikerketa. Azkenik, J.I.F.B. 21 urteko gaztea atxilotu dute gaur. Getxoztarra da eta tiroa egiteko erabilitako ustezko arma atzeman du poliziak. Deklarazioa hartu eta datozen orduotan epailearen aurrera eramango dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun