Lan baldintzak hobetu arte, greban jarraituko dute Erandioko egoitzako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 16a, 21:10
Lan baldintzak hobetzea lortu arte, mobilizazioekin jarraituko dute Erandioko San Jose udal egoitzako langileek. Horrela adierazi dute, gaur 11:00etatik 12:00etara herri horretako udaletxearen aurrean egindako konzentrazioan. Izan ere, abenduaren 31tik, greba mugagabean daude zentroko garbiketa, garbitegi, harrera eta office zerbitzuetako hamaika behargin. Olatz Urutxurtu ELAko ordezkariak adierazi duenez, gutxiengo zerbitzuak "behar bezala" betetzen ari dira egoitzan, "Eusko Jaurlaritzak ezarritakoa baino gehiago", zenbait grebalarien hitzetan.
Herritarrei jadanik bigarren greba astean daudela aditzera emateko ere aprobetxatu nahi izan dute gaurko ekintza. "Gogotsu" daudela nabarmentzeaz gain, eskatutakoa lortu arte, mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute langileek. Euren lan baldintzak sektore publikoko langileek dauzkatenekin parekatzea eskatzen diote Erandioko Udalari. Izan ere, euren hitzetan, "beste zentrotan zazpi pertsonek egiten duten lana" biren artean egin behar izaten dute San Jose udal egoitzan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun