Telebista penagarria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 21a, 13:59
Gaur egungoa, telebista baino 'telebasura' da; berdin da zein ordutan piztu, kate guztietan programazio berdina dago eta (bihotzezko kontuak). Ez naiz sartuko krikatzera Kazetaritza ona den ala ez, hori niretzat gordetzen dut.

Kritikatu nahi dudana zera da: gaur egungo Kazetaritza telebista arloan.

Hasteko, eta bide batez, nire ikuspuntua ulertzeko, esan behar dut Kazetzaritza ikasten nagoela. Badakit gaur egun edozein lana aurkitzea oso zaila dela eta nirean gauza bera gertatzen da. Hori uler dezaket, baina niri haserretzen nauena da telebistan kazetari lana egiten duten askok ez direla kazetariak eta batzuk gainera kulturage hutsak dira.
Egoera hau jasan ezina da, pantaila txikiak, momentu honetan, edozein pertsona ospetsu bihurtzen du. Nola lortu? Oso erraz, egun pare batzuetan zure bizitza edo beste inorena kontatuz gero, programa desberdinetan egongo zara diru mordoa irabazten. Beste modu bat da Gran Hermano" eta antzeko programetan sartzea. Bi hauetako edozein aukeratuz, epe laburrean, programa batean egongo zara kazetari moduan lan egiten.

Laburbilduz, denbora galtzen nago (eta ni bezala beste hainbat jende) lau urtetan zehar ikasiz, baina egia esanda, nahiago dut nire ikasketak amaitu eta lanik aurkitzen ez badut, besteren bat bilatzea, aurreko edozein aukera hartu baino lehen. Seguraski aurkitzen dudan lan hori modu zuzen batean lortuko dudalako. Ez duzue uste?
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun