Bihartik aurrera aita-amentzako eskolak Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 21a, 20:30
Bihar hasi eta martxoa bitartean, Gurasoen Eskola hartuko du ostegunero Gorlizko Kultur Etxeak. Orain dela hamar urte jarri zuen martxan Uribe Kostako Mankomunitateko Drogomenpekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak, eta euren seme-alaben heziketan aita-amek eduki ditzaketen kezkei buruz jardutea dute helburu eskolek. Horretarako, aditu baten laguntza izango dute.

Urtarrilaren 22 eta 29an, otsailaren 5, 12 eta 19an eta martxoaren 4, 11 eta 18an izango dira eskolak, 10:30etik 12:00etara. Dohainik badira ere, parte hartzeko konpromisua eskatzen da.
Gorlizko Udaleko arduradunek adierazi dutenez, "Nerabezaroko arazoen konponbidea" izenburua daukan ikastaroa emango dute oraingoan Gurasoen Eskolan. Besteak beste, nerabezaroak dakartzan aldaketa bio-fisiologiko eta psikologikoak aztertuko dituzte, gizarte mailakoekin batera. Izan ere, adituen hitzetan, hauek dira gurasoak gehien keskatzen dutenak. Gehienek arazo larriak sortzen ez badituzte ere, etxeko lasaitasun giroa nahasi dezakete: logela txukuntzea, liskarrak, etxera bueltatzeko ordua, eskupekoa, lagunartea...
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun