Animaliek ere sufritzen dute - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko urt. 21a, 22:47
Joan den larunbatean Donostian egon nintzen eta nire osabarekin hitz egin nuen. Bera Gipuzkoako Animalien eta Landareen Babeserako Elkarteko bazkidea da. Gipuzkoan, joan den urtean bakarrik, 1.264 animalia hartu zituztela kontatu zidan, haietariko gehienak txakurrak. Kopuru handiegia iruditzen zait Gipuzkoan bakarrik izateko, eta ez dut pentsatu nahi Euskal Herriko osoan zenbatekoa izango den kopuru hau!
XXI mendean egonda, modernizaioan, aro zibernetikoa deitzen diotena, nola egon daiteke animalienganako jarrera txar hau? Gu bezela, animaliek ere sufritzen dute. Pertsona bat hiltzerakoan gartzelara bidaltzen zaituzte. Txakur bat hiltzerakoan gehien jota izun txiki bat ordaintzera behartzen zaituzte. Hau ez da bidezkoa. Gabonetan adibidez, animalia asko oparitzen dira. Animalia denda batetik pasatzerakoan zaila da txakurtxoa edo katuak begiratzen ez gelditzea ,eta opari on bat izan daitekeela pentsatzea erraza da.

Baina animalia batek dakartzan nolabaiteko esfortzuan ez da pentsatzen. Aste Santua edo uda heltzerakoan oporretara joateko nahia etortzen da eta txakurra norekin uztearen arazoa dator. Batzuk aurkitzen duten irtenbide bakarra animalia abandonatzea da. Animalien Sozietate Babesleak egiten duten ekintzetariko bat, aurkitutako animaliei beste aukera bat eskaintzea da,hau da, beste etxe bat bilatzea.

Honekin, animatu nahi zaituztet animaliaren bat hartu nahi baduzue, birritan pentsatzea eta animalien sozietate babesle batera joatera, animalia asko daude eta, gure babesaren beharrean. URTE BERRI ON.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun