Zahartzaroaren negarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 2a, 21:45
Urteak arin pasaten dira eta ia konturatu gabe,haurtzaroa ahaztuta, gaztetasuna atzean hutsita eta heldutasuna oroitzapen bihurtuta gure bizitzako azkenengo etapara helduko gara, heltzeko aukera badogu noski: zahartzarora. Aipatzean hotzikara batek gogor astintzen nau. Zahartzora iristea baliteke sari ederra izatea baina, gaur egungo zaharren egoera kontutan hartuta ez nago ziur benetan bizi nahi dodan esperientzia hori.
Zaharren egoeraz mintzo naz, izan be horreen egoerak kezkatzen nau. Gure gizartean, zaharrenganako errespetu eta maitasuna badirudi artxibatuta geratu dala gure agendako apartaturen batean. Inori ez jako axola besteeen egoera norbera ondo dagoan bitartean behintzat. Denborak inoiz baino gehiago estutzen gaitu eta inork ez leuke bere astia galduko zaharrekin. Gero eta residentzia gehiago dagoz eta horrek zeozer adierazi beharko leuke, ezta? Nor dago prest bere familiako senide zahar bat zaintzeko? Gutxi batzuk. Errazagoa da zuzenean residentzietara eramatea. Gainera euren burua engainatzen dabe,esanez: seguraski hor ondo egongo da, azken finean bere adineko jendeagaz erlazionattuko da.

Baliteke, baina norbaitek galdetu deutsa istorio honen protagonistari benetan nahi dauan bere bizitzako azkenengo urteak benetan maite dauzan pertsonengandik urrun pasatzea? Ez, ez daukagu hainbesteko ausardiarik galdera hori egiteko, beharbada erantzuna entzuteko astirik be ez dogu eukiko beste gauza batzuekin lanpetuta egongo garalako. Baina urteak aurrera joan ahala, geu izango gara istorio honetako protagonistak, eta tximurdurek gure aurpegia olatuak bezala inundatzen dauanean orduan konturatuko gara geu ere bizitza honetako gauzarik ederrenaren beharra dogula: maitasuna.

Era berean, uste dot hiztegi baten beharra be daukagula besteenganako emanaren esanahia bilatu beharko geunke. Barkatu ez, hori ez dogu hiztegietan aurkituko, bizitzan bertan bilatu beharko geunke, zorionez, oraindik bizirik dago apurka-apurka galtzen doan arren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun