Udal ibilgailuak eta kalean abandonaturik agertzen direnak birziklatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 4a, 21:54
Zaharkituak gelditzen direlako, Getxoko Udalak behar ez dituen ibilgailuak eta kaleetan abandonaturik agertzen direnak birziklatzeko kontratua esleitu du Udal Gobernu Batzordeak. Zerbitzu horren bidez, enpresa espezializatu baten eskuetan jarriko dituzte ibilgailu horiek, enkanteetan saltzeko edo erabiltzeko balio ez dutelako. Horrez gain, udalerriko kaleetan abandonaturik eta jaberik gabe agertzen diren ibilgailu guztiak, ere eramango dituzte. Gasturik gabeko zerbitzua da Udalarentzat.
Iñaki Zarraoa alkateak adierazi duenez, horrelako zerbitzuak erabiltzera behartuko du epe laburrean abian jarriko den arautegiak, hain zuzen ere, Europan jasota dago jadanik. Horrela, orain arte ezagutu ditugun ibilgailuak desegiteko tokiak desagertuko dira, eta birziklapena izango dute helburu. Ibilgailua txatarra hutsa bihurtu baino lehenago, aprobetxatu eta birziklatu ahal diren pieza eta elementu guztiak kendu beharko zaizkie. Bizkaiko beste hainbat udalerriek egin duten bezala, Getxokoak ere, ingurumena zaintzeko sortu den ekimen horrekin bat egin nahi izan du.

Beraz, kontratua eskuratu duen Car Recycling enpresa espezializatuak, aprobetxatzeko duten elementu guztiak kenduko dizkia ibilgailuei, hau da, olioa, gasolina, bateriak eta orain arte berreskuratzen ez diren hainbat pieza ere bai. Zarraoak esan duenez, "Europak urte batzuk barru aginduko duenari aurre eginez, oso aukera ona da eta ingurumenaren aldeko politikentzat ere ekarpen ona da."

Alkateak berak emandako datuen arabera, urtero, 40 bat ibilgailu agertzen dira abandonatuak Getxo udalerrian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun