Euskadi Irratiko 2003ko Kirolari Onenaren Saria jaso du Joane Somarribak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 5a, 23:23
Joane Somarriba txirrindulari sopeloztarrak Euskadi Irratiko 2003ko Kirolari Onenaren Saria jaso du gaur Odile Kruzeta zuzendariaren eskutik. Ekitaldia Oiongo Faustino etxean egin da bertako nagusiek ere saritu egin nahi izan baitute.

Euskal Herri osoko 41 entrenatzaile eta aditu izan dira botoa ematen, horien artean, besteak beste, Raynald Denouiex, Ernesto Valverde, Javier Agirre, Pepe Mel, Jose Mari Amorrortu, Julian Gorospe, Sabino Angoitia, Dusko Ivanovic.
Epaimahaia osatzen duten 41 lagunen ustez 2003. urtean kirolari onenak izan direnei 3 puntu, 2 puntu eta puntu bakarra eman diete eta sailkapena honela gelditu da: 1. Joane Somarriba (57 punturekin), Igor Astarloa (38rekin), Edurne Pasaban (24), Iban Mayo (19), Juanito Oiarzabal (16), Eneko Llanos (14), Almudena Cid (14), Xabi Alonso (12), Ander Vilariño (11) eta Txus Jaio (9).

Txapeldunak Euskadi Irratiko saria jasotzeaz gain, opari berezi bat ere jaso du, Faustino etxeak emanda: Joaneren pisuaren zenbatekoa ardo eta kaban, erdi bana. Bertako baskulan 57 kilo pisatu ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun