Bakearen aldeko kanpaina aurkeztuko dute bihar Sopelan Lasak eta Urkijok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 10a, 22:21
Bakea eta askatasunaren aldeko sentsibilizazio kanpainaren aurkezpeta hartuko du otsailaren 11an (bihar), arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera, Sopelako Udaletxeak. Maixabel Lasa Biktimen Laguntzarako Bulegoko arduradunak eta Txema Urkijo Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide zuzendariak emango diote hasiera ekitaldiari. Horrekin batera, Terrorismoaren Biktimen aldeko Laguntza eta Sentsibilizazio Kanpainaren barruan Jaurlaritzak berak egindako bideoa eskainiko da.
Urtarrilaren bukaeran, demokrazia eta askatasuna defendatzeko eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatzeko hitzarmen zibikoa sinatu zuten udalerriko EAJ, PSE-EE. IU-EB eta PP alderdi politikoek. Bakearen Aldeko Koordinakundearen (BAK) eta Elkarrik Sopelan duen tailerraren babesa eta Amnesty International (AI) erakundearen oneritzia jaso ditu hitzarmen horrek. Arduradunen hitzetan, "oraindik ere, idatziari babesa emateko aukerarik badaukate herriko beste talde eta erakundeek". Horretaz gain, Sopelako Udalak daukan webgunean (www.sopelana.net) edozeinek eman dezake horren gaineko iritzia edota sopelanagurea@sopelana.net helbide elektronikoaren bidez.

Otsailaren 3an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak egindako bideoa Sopelan aurkeztea onartu zuen hitzarmen zibikoeren Jarraipen Batzordeak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun