Sopelako hondartzetako sarbideak hobetuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 10a, 22:33
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailarekin elkarlanean udalerriko hondartzetara irisgarritasuna errazteko hainbat ekimen lantzen ari da Sopelako Udala. Besteak beste, zama-garraioak edo anbulantziak ez badira, motoredun ibilgailuak sartu eta irtetea debekatuko dute Barinatxen. "Hondartzan jarriko den ranpa egiteko orduan faktore guzti hauke kontutan hartuko dira. Gainera, oinezkoentzako sarbidea ere egongo da", Imanol Garai alkateak adierazi duenez. Atxabiribilen, berriz, eskailera berriak jarriko dituzte, aurrekoak baino zabalagoak. Izan ere, lehen zeudenak itxi behar izan zituzten egoera txarrean zeudelako. Honetan ere ranpa ipiniko dute eta sarbideak hobetzeko espaloiak ere bai. Gainera, trafikoa erregulatu ahal izateko erroronda egingo dute.
"Hondartzen erabiltzaileak bertara iristea erraztu nahian, udarako dena prest egotea nahi dugu, ingurumenari dagokionez hauentzako kalterik eragiten ez badu, noski", Imanol Garai Sopelako alkateak adierazi duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun