Javier Lopezen "Olio eta ikatz-ziriak erakusketa ikusgai Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 17a, 19:26
Otsailaren 29ra arte, Javier Lopez Lesakaren "Olio eta ikatza-ziriak" lana egongo da ikusgai Berangoko Kultur Etxeko Erakustaretoan. Besteak beste, gai eta estilo anitzeko 25 margok osatzen dute erakusketa, autoreak berak estilo propioa bilatzen baitu.
Hasiera batean, olio eta ikatz-zirien erakusketa bat planteatu bazen ere, azkenean, aretoaren dimentsioengatik, olio-lanetara soilik dedikatzea erabaki da. Lanak 2003 eta 2004 urtekoak dira, olio-lanekin hasi zen urte berekoak, hain justu. Kolore asetuak, figuratibismorako joera eta egile beraren estilo propioa aurki daiteke esposaketan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun