"Espainiar eta frantziar inposaketari ez" esan diote Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 17a, 21:32
Algortako hainbat herritarrek "espainiar eta frantziar inposaketari ez" esaten diote, eta datozen hauteskundeetan Bergarako Proposamenaren alde bozkatzea eskatu dute, horrela "Euskal Herria aitortu eta errespetatu" leloa gauzatuz.

Agerraldian, herriko kirolari ospetsuak, preso ohiak, unibertsitateko irakasleak, errepresaliatuen senitartekoak, kultur munduko pertsonak zinegotzi ohiak eta orohar ezkertiar eta abertzale direnak izan ziren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun