Behargintzak 9 beka plazaratu ditu Getxoko langabetuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko ots. 25a, 22:36
Behargintza -Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentruaren bitartez, enpresetan praktikak egiteko 9 beka emateko deialdia plazaratu du Getxoko Udalak. Europako Gizarte Fondoak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak berak finantziatutako "Enplegua Indartzen Plus-ExI Plus" egitasmoaren barruan dago ekimena.
Bi hilabete inguruko iraupena dute beka hauek. Eta psikologia, psikopedagogia, gizarte lana, hezkuntza edo gizarteratzearen arlo zehatzetan trebakuntza daukaten udalerriko langabetuentzat daude zuzenduta; eurek ikasitakoan lanean jardun daitezen. Teknikoki ondo trebatuta dauden profesionalak, enpresa edota erakundeek egiten dituzten lan praktikoetara gerturatzea da helburua. Modu horretan, lan merkatuaren benetako beharrizanetara eta lanbide profiletara egokituz pertsona horiek.

Beka hauek eskuratu ahal izateko ezinbestekoa izango da prestakuntza eta hautaketa ibilbide batean parte hartzea. Horretaz gain, Getxon erroldatuta egon eta beste baldintza batzuk ere bete beharko dira, hala nola, langabetua izatea eta Langai eta INEMen izena emanda egotea; eta Psikologia edota Psikopedagogian lizentziatua, Hezkuntza edo Gizarte Lanean diplomatua, edo Gizarteratze edo Giza Animazioan teknikaria izatea. Halaber, 150 ordutik gorako trebakuntza eduki beharko dute gizarte alorrean eta gizarte eskuhartzean esperientzia profesionalik ez.

Trebakuntza egitasmoa zehetasun gehiagoz ezagutzera emateko asmoz, jardunaldi informatibo bat burutuko da datorren astelehenean, otsailak 23, goizeko 10etan, Argia Fundazioaren egoitzako aretoetan, Algortako Hirutasunaren kaleko 10garrenean.

Informazio gehiagorako:

Behargintza. Martin Deuna kalea, 17 (Algorta)
Tfnoa: 944 660 140. Izena ematea otsailaren 27ra arte (ostirala) egin ahal izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun