Atentatuak Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 11a, 21:22
Azken zenbaketa ofizialaren arabera, 190 dira hildakoak eta 1.200etik gora zaurituak - Berria

Madrilen hamahiru leherketa izan direla nabarmendu du Espainiako Barne Ministro Angel Acebesek. Madril eta Guadalajara arteko trenbide sareko lau geltokitan bederatzi lehergailu zartarazi dituzte gaur goizeko 07:35etatik 08:00etara bitartean, milaka pertsona trenean zirenean. Atocha geltokian hiru leherketa izan direla esan du Acebesek, eta 30 lagun hil direla; Santa Eugenia geltokian leherketa bat, 17 lagun hilez, eta El Pozo geltokian bost, 17 lagun hilez. Halaber, Madrileko Tellez kaleko geltokian beste lau leherketa gertatu dira, 59 lagun hilez. Horrez gain, Espainiako Segurtasun Indarretako artezilariek hiru leherketa kontrolatu egin dituztela nabarmendu du. Espainiako Barne Ministerioak kaleratu duen azken zenbaketaren arabera, 190 dira hildakoak eta 1.247 zaurituak. Acebesek ETAri leporatu dizkio gaurko atentatuak, eta erabilitako lehergaia titadinea izan dela ziurtatu du; hots, normalean ETAk erabiltzen duena.

Indar polizialen arabera, 13 lehergailuz kateatutako atentatuak gauzatzea zen helburua - Gara

Erreakzioak:

"Dudarik gabe" ETA izan dela ziurtatu du Acebes Barne Ministroak, eta "toxikaziotzat" jo ditu ezker abertzalearen informazioak - Berria

Ezker abertzaleak gaitzetsi egin ditu Madrilgo erasoak, eta ETA ez dela izan ziurtatu du - Berria

Mundu osoko erakunde eta agintarien gaitzespena jaso du sarraskiak - Berria

Euskal gehiengo sindikalak ordu laurdeneko lanuztea deitu du biharko - Berria

"ETAk egindakoak nazka" sortzen duela adierazi du Ibarretxek, eta beren aldeko erabilerarik ez egiteko eskatu die alderdiei - Berria

Adierazpenak:

Euskal sindikatuak - Jose Maria Aznar - Jose Luis Rodriguez Zapatero - EAJ - EA - Aralar-Zutik - Nafarroa Bai - AB

Ondorioak

Madrilgo Soto del Real espetxean euskal presoak jipoitzen saiatu dira, eta Aranjuezkoak bakartu egin dituzte - Berria

Espainiako Gobernuak biharko deitu dituen manifestazioetara ez dela joango iragarri du EAk - Berria

Tentsio uneak izan dira Gasteizko elkarretaratzean - Berria
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun