Madrazok armak uzteko exijitu dio ETAri eta Aznarri "Bushekin aliantza hausteko"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 12a, 19:17
Gaurko manifestazioan 'Biktima guztiekin. Indarkeria guztien kontra. Gerra guztien kontra' goiburua duen pankarta erabiltzea proposatu du

Javier Madrazo EB-IUko koordinatzaile nagusiak ETAri armak behin-betiko uzteko exijitu dio eta Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidenteari Iraken dauden Espainiako tropei "berehala erretiratzeko" agintzeko eta "Bushekin duen aliantza hausteko". Madrazok gaur arratsaldeko 19.00etan Espainiako Gobernuak deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du, baina goiburua aldatzeko eskatu du. Madrazok xingola beltza duen pankarta zuria proposatu du gaurko mobilizaziorako, edo bestela 'Biktima guztiekin. Indarkeria guztien kontra. Gerra guztien kontra' goiburua duen pankarta erabiltzea.

Jarraitu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun