PPren kontrako agerraldia bilaka daiteke Bartzelonako agerraldia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 12a, 19:19
Bartzelonako manifestazioa PPren kontrako agerraldia bilaka daitekeela uste dute Kataluniako alderdiek. Hori dela eta, isilik eta lasai parte har dezatela eta inolako pankarta edo txartelik ez eramateko eskatu diete herritarrei

Kataluniako Legebiltzarreko alderdiak kezkatuta daude gaur arratsaldeko Bartzelonako manifestazioak har dezakeen jitearekin, eta, ondorioz, herritarrei "isilik eta lasai" parte hartzeko eskaria eginez ohar bat zabaldu dute gaur eguerdian. Halaber, inolako pankartarik eta txartelik ez eramateko galdegin dute. Izan ere, Al Kaedaren hipotesia indartu ahala, gaur arratsaldeko manifestazioa PPren kontrako agerraldi bihar daitekeela uste dute. Dagoeneko, Kataluniako 30 bat erakundek deialdi ofizialetik kanpo beste manifestazio bat egitea erabaki dute.

Jarraitu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun