Jose Luis Tolosa Arte Ederretako irakaslearen lanak ikusgai Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 22a, 21:29
EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea den Jose Luis Tolosaren erakusketa dago ikusgai, martxoaren 31ra arte, Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko Erakusketa Aretoan. 1960 eta 1980 urteetan zehar egindako lanen panoramika eskaintzen du, eta teknika desberdinetako 42 lanek osatzen dute. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 11:00etatik 18:00ak arte,
EHUtik jakinarazi dutenez, Tolosaren lehengo lanak Parisen eginak dira eta hiru talde tematikotan sailkatzen dira. Lehengo atalean hiriko paisaiak daude, autorearen estudiotik ikusten ziren Pariseko teilatuak, errealitatea abstraktatuz edota sinplifikatuz planoak erabiliz.

Bigarren zatia 60ko hamarkadakoa da eta pertsonen siluetak edota natura hila islatzen da barnealdeen bitartez; hirugarrenean Sena ibaiaren ertzetako gaueko paisaiak nabarmentzen dira.

70eko hamarkadan Jose Luis Tolosaren "esperimentatzeko nahia" dela-eta arazo zehatza formulatzea lortzen du, "Moduluaren aldaketa semantikoa" deitzen dena, eta 80ko hamarkadaraino beragaz lan egiten jarraitzen du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun