Lanbideratze Zerbitzua jarriko dute abian EHU eta BBK Gazte Lanbidean Fundazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 22a, 22:17
EHUk eta BBK Gazte Lanbidean Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute unibertsitatean Lanbideratze Zerbitzua abian jartzeko. Egitasmoa ikasleei zuzenduta dago, eta helburua eurei lanaren inguruko orientazioa ematea izango da, lehendabiziko aldiz, lanpostu egokia bilatzeko. Halaber, autoenplegua sortzea ere bilatuko du.
Horretarako, tresna eta prozedura batzuk abian jarriko ditu interesaturik dauden ikasleen esku, "laneratzearen zeregin zailean" gidatu eta laguntzeko.

EHUk eta BBK Gazte Lanbideak Fundazioak elkarlanaren bidez abiatu dute ekimena. Erakunde biek ordainduko dute zerbitzua, bakoitzak gastuen ehuneko 50 bere gain hartuz. Erakunde bakoitzak bestearen lana osatuko du, eta biek euren baliabiderik onenak jarriko dituzte langintza honetan. Hala, lan bila dabiltzanak Lanbideratze Zerbitzuan bildutako indarron ahalmen guztiaz baliatu ahal izango dira.

Informazio gehiago:
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Agirre Lehendakaria, 83 - AC22 bulegoa - Bilbo
Tel: 94 601 36 79 (Astelehenetik ostegunera, 8:15etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era. Ostiraletan, 8:15etik 14:00etara)
email: unilan@lg.ehu.es

Txostena: Lanbideratze Zerbitzua.pdf (erderaz)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun