Iruzurrak - J. Nafarrate / ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 27a, 21:32
Martxoaren 11n gertaturiko sarraskia eta honek sortarazi dituen gezur sorta kritikatzeko irrika izanda ere, komunikabideetan egondako gai-monopolioa apurtu nahian beste gai bat jorratzea erabaki dut.
Honetan ere, atentatuekin gertatu zen legez, iruzurrak dira nagusi. Azken asteetan kale-borroka ekintzak gertatu ei dira Neguri aldean. Egunkaria hartu eta hara! Lehen susmoak ezker abertzalearen inguruan dabiltzatela irakur dezakegu. Hasteko, “ezker abertzalea” kontzeptua behin betikoz argi eta garbi definitzea ez legoke gaizki. Euskal Herrian ezkertiarrak eta abertzaleak diren hainbat alderdi daude. Aldi berean, “inguru” hori zehaztea ez da gehiegikeririk eskatzea. Aznarrek esaten zuen bezala, terroristak soilik izan behar dira bere legeen beldur. Arazoa da, PPrentzat guztiok garela terroristak, hots, guztiok gara “ezker abertzalearen” inguru (AEK, ikastolak, udalbiltza, egunkaria e.a. luzeegi bat) ta ondorioz, guztiok susmagarri.

Harira, orain dela pare bat aste sabotai hauen erruduna topatu zuten zabor-kutxa bat erretzen zuen bitartean. Ezker abertzaleko gazte inozo bat izango zena, Getxoko PPko zinegotzi baten emaztea bihurtu zen. Eta egia esan, ez da harritzekoa.

Bortizkeri ekintzak ematen diren bakoitzean, PPko kideak dira etekinak ateratzen dituztenak. Ezin dugu esan kale-borroka kasu guztien atzetik kaio-kideak daudenik baina, aski ezaguna dugu bere jarrera. Adibidez, Euskal Herrian su-etena eduki genuenean, abertzaleen batasuna sendotzen ari zenean alegia, PPkoek trabak baino ez zituzten jarri tregoa desagertarazteko.

Tamalez, hau ez da iruzur bakarra. Ezinbestekoa egiten zait “justizia”(edonola izendatzeagatik) sistema salatzea. Egun, ez dago berdintasunik. Institutuan irakasten diguten “botere judiziala” (legearen aurrean guztiok berdin) ez da existitzen. Emakume hura gau berean bertan bere ohean lotan zegoen, mantso. Aitzakia: arazo psikologikoak. Ezker abertzaleko gaztea izango balitz, Madrilen isolatua egongo litzateke, tortura mehatxupean eta 10 urteko espetxe zigorra etorkizuna moduan. Aitzakia: gaztea eta abertzalea izatea.

Ez dakit arazo psikologikoak izango dituzten ala ez baina, iruzurra ardatz ta oinarri dutela seguru nago.

Sinatua; gazte ta abertzalea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun