Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute Berangoetako Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mar. 31a, 23:11
Osasun-zentroaren eta Berangoko Udalaren arteko elkarlanari esker, Lehen Sorospen ikastaroa egingo dute, apirilaren 20tik ekainaren 24ra arte, Berangoetako Kultur Etxean (Simon Otxandategi etorbidea, 64). Astearte eta ostegun guztietan emango dira eskolak, 18:00etatik 20:00etara. Guztira, 40 orduko iraupena (10 aste) dauka ikastaroak, eta kultur arduradunek adierazi dutenez, lehen sorospenetan interesa duten udalerriko pertsonei zuzenduta dago, ikasleei, etxekoandreei, erretiratuei, profesionalei… Izena emateko epea zabalik dago, gaurtik aurrera, apirilaren 16ra bitartean, Berangoeta eta Santa Anako kultur etxeetan. Salneurria 12 eurokoa izango da udalerrian erroldatuta daudenentzat, eta 15 eurokoa beste guztientzat. Ikastaroa osatzen dutenek, kurtso amaieran diploma jasoko dute. Aukera askeko kreditu bat amortizatzeko aukera ere emango zaie EHUtik joandako ikasleei. (Galdetu izena ematean)
Hauek izango dira emango diren ikasgaiak:

- Gizakiaren anatomia
- Arnasketa - aparatua
- Zirkulazio - aparatua
- Digestio - aparatua
- Urologia eta ugalketa aparatua
- Zaurien, makaduren, hausturen, zainartatuen eta pitzaduren, erreduren eta izozteen tratamenduak
- Gaixotasun metabolikoak
- Sexu-transmisiozko gaixotasunak
- Entzumen eta ikusmen sistema
- I.A.M., A.C.V., sintomak eta tratamenduak
- Hipertensioa - Hiperlipemiak
- Sindrome depresioak, anorexia eta bulimia
- Ume gaixo baten aurre kontuan hartu beharrekoak
- Haurtzaroko istripuen aurrezaintza
- RPC. Teoria
- RPC. Praktika
- Politraumatizatuen tratamendua. Teoria
- Politraumatizatuen tratamendua. Praktika

Eta hauek eskolak emango dituztenak:

- Juan Ramón Villanueva Zarate jauna
Berangoko O.Z-ko. Medikua
- Cosme Naveda Pomposo jauna
Berangoko O.Z.-ko Medikua
- Iñigo Valdivielso Moneo jauna
Berangoko O.Z.-ko Medikua
- Carlos Antonio Pérez Pérez jauna
Larrialdietan aditua
- Mª Victoria Alday Esteban anderea
Berangoko O.Z.-ko Pediatra
- Rosa Posada Granda anderea
Berangoko O.Z.-ko Erizaina
- Fátima López Méndez anderea
Berangoko O.Z.-ko Erizaina
- Paloma Simón Barranquero anderea
Berangoko O.Z.-ko Erizaina
- Chelo Munin Patiño anderea
San Eloy ospitaleko erizaina eta antropologoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun