Enpresa eta hedabideen arteko harremanak eztabaidagai bihar Leioako canpusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 1a, 21:45
Komunika 2004 jardunaldiko bigarren edizioa hartuko du bihar ostirala, 9:30etik aurrera, EHUko Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko batzargelak. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate ikasleekin elkarlanean, Joseba A. Etxebarria sail horretako irakasleak antolatu ditu. Aurtengo gaia: "Erakundeak eta hedabideak"
Goiz osoan zehar, enpresa eta erakundeetan komunikazioak daukan garrantziaz arituko dira gai horretan adituak diren kazetari eta enpresa-gizonek. Besteak beste, Ángel Cortés, Noticiasdot.com-eko zuzendaria izango da hizlarietako bat eta "On-line prentsarekin harremana" ponentzia eskainiko du.

Hitzaldiez aparte, mahaingurua ere egongo da. Bertan, enpresa eta instituzioen partetik hedabideekin harremanak hobetzeko, euren esperientziak eta aholkuak eskainiko dituzte gonbidatutako kazetariek. Xabier Lapitz (Euskadi Irratia), Emilio Cobos (Expansión) eta Ángel Cortés (noticiasdot.com) egongo dira, hurrenez hurren.

Jardunaldian parte hartzeko, www.komunika.info webgunean eman daiteke izena; parte hartzea irekia da.

Ikusi egitarau osoa agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun