Juan Ignazio Perez Iglesias da EHUko errektore berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 1a, 23:07
Juan Ignazio Perez Iglesias izango da EHUko hurrengo errektorea, botuen ehuneko 69,4 jaso ostean. Iñaki Antiguedadek, berriz, ehuneko 30,29a jaso du.

Uste baino ordubete beranduago, Manu Monterok jakitera eman ditu bigarren itzuliko emaitzak, eta esan du parte hartzea handia izan dela. Ikasleen artean izan ezik, errektore berriak irabazi du maila guztietan: doktore funtzionarioen artean, non aurkariaren botoak halako lau irabazi baititu; gainerako irakasleen artean, eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean ere bera irten da garaile. Azken bi kategoria hauetan ia bikoiztu egin ditu Antiguedaden botoak.
Ikasleen artean, berriz, Iñaki Antiguedadek irabazi du oraingoan ere, nahiz eta aurrekoan baino alde txikiagoa atera dion bigarrenari: 735 boto. Izan ere, Iñakik 6.306 boto lortu ditu gaur, eta Iñakok 5.571.

Parte hartzea:

* Doktore funtzionarioak: % 82,87.
* Ikerkuntza eta irakaslegoko besteak: % 60,7.
* Ikasleak: % 22,49.
* Administrazio eta Zerbitzuetako langileak: % 74,32.
* Boto zuria: % 5,5.

Emaitzen guztien taula hemen duzu ikusgai.

Juan Ignacio Perez

Juan Ignacio Perez Iglesias Salamancan jaio zen 1960an, eta txikitan Bilbora etorri zen bizi izatera. Euskaldun berria da, eta irakaslea EHUn 1985a ezkero, non katedraduna baita Fisiologian.

Pello Salabururen agintealdian Euskara errektoreorde izan zen, eta 2000. urtean Euskara Normalizatzeko bigarren plana aurkeztu zuen. Urte hartan bertan, bi boto falta izan zitzaizkion EHUko errektore izateko, Manu Monterok irabazi zionean.

Gaur iluntzean Radio Euskadin hitz egin du errektore berriak, eta esan du bere programa eramango duela aurrera, nahiz eta saiatu eskua luzatzen aukeratuak izan ez diren beste aukera batzuei. Iñaki Antiguedadek, ostera, zorionak eman dizkio irabazleari, eta babes kritikoa eskaini.

EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeak - Berriaren webgune berezia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun