Kanpomartxo ospatuko dute igande honetan Lutxanan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 2a, 22:35
Apirilaren 4an Kanpomartxo jaiaren XIV edizioa ospatuko da Erandioko Lutxana auzoan. Hainbat hamarkadatan galduta egon zen eta orain dela 14 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Ordutik hona, udalerriko auzo ezberdinak txandakatuz egin da urtetik urtera. Eguerditik aurrera, dantzak, bertsolariak, antzerkia, jolasak... edukiko dituzte egunean zehar bertara batzen direnek. Larunbatean ere kontzertua egingo da 23:30ean. Lutxanako eskoletako kolektiboarekin batera antolatu du jaia Berbotsek.
Antzinean, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak batzen ziren, apirilaren hasieran aukeratutako egun eta tokian, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzeko. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Kanpomartxon parte hartzen zutenak lotzen zituena euskara zenez, Erandioko euskaldunen eta euskaltzaleen jaia bihurtu da Berbotsi esker.

Egitaraua begiratu agendan

Informazio gehiago:

Berbots Erandion Euskaraz!
e.mail: antzine@euskalnet.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun