Pazko Astean ordutegi berezia izango dute Berangoko Ludotekak eta Txikiludotekak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 6a, 21:49
Pazko Astea dela eta, ordutegiz aldatu dituzte Berangoetako Kultur Etxean egiten diren Ludoteka eta Txikiludoteka. Besteak beste, apirilaren 13tik 16ra, 11:00etatik 12:30era egongo da zabalik 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako txikiludoteka. Bertan, puxika-irudiak, euskal joko tipikoak eta gelatinazko postreak egin ahal izango dituzte txikiek. 8 eta 14 urte bitarteko gazteentzat, berriz, 12:30etik 14:00etara egongo da zabalik ludoteka, transferrak kamisetetan eta hainbat dinamika landu ahal izango dituzte hauek.
Horretaz gain, ipuin kontalaria egongo da, apirilean zehar, txikiludotekan. Euskal literatura folklorikoaren inguruko ipuinak kontatuko dituzte, ostiralero, 16:30etik 18:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun