Gandiako gurutzagunea berriztatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 7a, 20:31
Gorlizen dagoen Gandiako gurutzagunea berriztatzeko obrak esleitzeko lehiaketa deitu du Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Batzordeak. Besteak beste, gune horretako sarbideak eta trafikoa berrantolatu, eta bide batez, errepidea zabalagoa egingo dute. Horretaz gain, espaloiak jarri eta gurutzaguneak egokituko dituzte.
Beste alde batetik, kaltetutako zerbitzuak arrazionalizatu eta drenajea jarriko dute BI-2122 errepidearen ibilgarritasuna hobetzeko lan horien bidez. Guztira, 3.172.020 emango ditu Aldundiak eta 13 hilabetekoa izango da bukatzeko epea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun