Modak bai, baina kontuz! - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 21a, 23:11
Joan den egunean, egunkari bat irakurtzen nengoela, berri batek nire arreta erakarri zuen. Holandan moda berri bat agertu da: begi barnean, platinozko bitxi bat jartzea. Bitxi honek bihotz edo ilargi forma dauka eta 3,55 mmko zabalera du. Bitxi hau ezartzeak anestesia lokala eskatzen du eta 15 minututan jartzen dute.

Oftalmologoek moda berri honen arriskuak azaldu ditu: odola, orbainak, bistaren galtzea... Hala ere, jendeak 500-1.000 euro artean ordaintzen dituzte hau txertatzeko.

Modak horrelakoak dira; batzutan ez dira hain arriskutsuak, adibidez, fraka mota bat edo beste bat eramatea, baina beste askotan, gure osasunerako txarrak izan daitezke eta hala ere jende askok jarraitzen dituzte.

Nik ere, sudurrean piercing bat jarri nahi izan nuen, baina nire etxean ez zidaten utzi, orain badakit zergaitik.

Tatuajeak kentzeko ahaleginak egiten ari dira, nagusiak egiterakoan eta azala zimurtzean tatuajea be zimurtzen delako. Beste askotan, infekzioak ekartzen dituzte.

Gehienetan, gazteak dira modak jarraitzen dituztenak nahiz eta askotan nagusiagoak edo gazteagoak direnak ere. Kaletik joanda hamar urteko ume bat ikus daiteke telefono mugikor batekin.

Modak bai, baina kontuz!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun