Omenaldia egingo diote igandean Jose Andres Mendiguren "Mendi"ri, Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko api. 23a, 23:16
Eliza atzeko aparkalekuen gaineko plazari Jose Andres zenaren izena jartzea eskatu diote Erandioko Udalari

Apirilaren 25ean omenaldi xumea baina beroa eskaini nahi diote Trabudu dantza taldeko kideek, 2002ko azaroaren 30ean, Astrabuduan Euskal Astea ospatzen ari zela zendu zen Jose Andres Mendiguren "Mendi"ri. Beste dantza talde batzuetan ibili ondoren, Javier Intxaurbe Urtiagarekin batera, Trabudu sortu zuen 1975. urtean, eta ordutik hona, auzoko hamaika neska-mutil ibili da bertan euskal dantzak ikasten eta erakusten. Taldeak sekulako lana egin du, baita, Agate Deuna dela, Olentzero dela, San Lorentzoak direla... bertako ohiturak berreskuratu eta ezagutarazteko. Besteak beste, Txorierri eta Uribe Kostako hamar dantza talde elkartuko dira igande goizean kalejira eta dantza saioa egiteko.
Horretaz gain, San Lorentzo kalean, eliza atzeko aparkalekuen gaineko plazak oraindik izenik ez daukanez, Jose Andres zenaren izena jartzeko proposatu diote Erandioko Udalari Trabudu taldeak eta beste hainbat gizarte eta kultur elkarteek. Izan ere, plazan bertan zendu zen Mendi, Euskal Astea ospatzen ari zela. Oraindik ez dute udaletxetik baiezkorik jaso.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun