EHUko Abesbatzak Ibilaldia Kulturalean hartuko du parte bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 5a, 20:17
Enrique Azurzak zuzentzen duen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Abesbatzak eta Leioako San Juan Bautista Koruak, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean, doako kontzertu bat eskainiko dute bihar, udalerri horretako Musika Eskolako Auditorioan, 20:00etan hasita, Ibilaldia 2004ko aurreko ekitaldi kulturalen baitan. Kontzertu honetan, koru bakoitzak errezitaldi bat eskainiko du, eta azkenean pieza batzuk abestuko dituzte batera.
Antolaketan parte hartzeko deia

'Elkarregaz heldu' lelopean, Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolak dira 2004ko Ibilaldia antolatzeko arduradunak. Leioan egingo da maiatzaren 30an. Publizitatean, arropa dendetan, kulturan, kirolan, prentsan edota muntaian laguntzeko jendea eskatzen dute. Horrenbestez, Ibilaldiko antolatzaileekin kontaktuan jartzeko helbide elektroniko hau jarri dute: ibilaldia@ikastola.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun