Oskorrik kontzertua emango du larunbat honetan Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 7a, 21:19
Betizu taldearen emanaldiarekin hasi dira gaur, udalerriko kultur eta kirol taldeekin elkarlanean, eta Berangoetako eta Santa Anako kultur etxeak lagunduta, Berangoko Udalak antolatutako ekitaldiak. Izan ere, elkarte horiek urtean zehar egiten duten lana berangoztar guztiei ezagutzera emateko asmoz, egitarau zabala prestatu dute maiatza eta ekainerako. Besteak beste, krosa eta txirrindulari lasterketa egongo dira bihar goizean, 22:00etan Oskorri taldeak emango duen kontzertuari bidea emanez. Igandean, berriz, 13:00etatik aurrera, dantza emanaldia eskainiko du Simon Otxandategi taldeak, eskolako futbol zelaian jarritako karpan. Eta arratsaldean, "Maribel y la extraña familia" antzezlana eskainiko du Txirlora taldeak, toki berean, 19:30ean hasita.

Ikusi egitaraua agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun