Bekoa eta itsasadarra arteko trafikoa berrantolatuko du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 11a, 22:32
Hainbat kaleren zirkulazio-norabidea aldatuko dute

Altzaga auzoko erdigunea itsasadarreko errepidearekin lotzen duten hainbat kaleren zirkulazio-norabidea berrezarriko du bihar Erandioko Udalak. Jose Luis Goyoaga etorbidean, Ur Partzuergoak egiten diharduen Udondo-Erandio interzeptoreko lanen lehenengo fasea amaituta dagoelako hartu dute erabakia.
Jado kalean izango du eragina lehendabiziko aldaketa. Besteak beste, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:00etara, baino ez da egongo trafikora zabalik. Horretaz gain, berriro ere jarriko dute norabide bikoitza Antonio Trueba zeharbidera arte. Eta kale horretan, trabes aparkatu beharrean lerroan baino ezin izango da kotxea utzi. "Aparkatzeko lekuak galduko dira, baino zirkulatzea errazagoa izango da", adierazi zuen atzo Mikel Arieta-Araunabeña alkateak.

Beste alde batetik, Jose Antonio Goyoaga etorbidetik San Antonio kaleko sarbidera, norabide bakarra jarriko dute; San Antonio eta San Jeronimo kaleen artean bezala.

Azkenik, lanak iraun duten bitartean, "agertu duten pazientzia" eskertu zien erandioztarrei Arieta-Araunabeñak eta "obrak eragindako ezbeharrengatik" barkamena eskatu zien.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun