Holokaustoari buruzko obra dela eta, Leioako "Umore Azoka" kritikatu du PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 13a, 00:21
"Führer" izenburua daukan Holokaustoaren inguruko kale antzezlanak Arturo Aldekoa Bizkako Batzar Nagusietako PPko ahaldunaren kritika piztu du gaur. Maiatzaren 28an, Leioako "Umore Azoka" jaialdiaren barruan eskaini behar duten emanaldia "seriotasun eskasekoa" jo du popularren ordezkariak, aktoreek "hankapaluak eta piroteknia jokoak erabiltzen dituztelako". Berak adierazi duenez, "egileen esanetan, nazien eskutik judutarrek jasan zuten genozidioaren hausnarketa poetikoa da" Bizkaiko Foru Aldundiak eta Leioako Udalak diruz lagundu duten ekitaldia.
"55 minututan zehar, hankapaluak, metalezko egitura mugikorrak, jatorrizko soinua, off-ahotsak eta piroteknia erabiliko dituzte, XX. mendeko gertaerarik lazgarrienetako bat antzezteko", azaldu du Aldekoak. Bere ustez, etikoki ez da onargarria, oraindik ahastuta ez dagoen gertaeraren inguruan, moralinaz beteriko interpretazioak egitea, gaiztakeria absolututik ezin daitekeelako ikasbiderik atera". Are gehiago, antzezlan honengatik, jaialdiaren egitaraua "erabat debaluatuta" geratu dela esatera heldu da popularren ordezkaria.

Nahiz eta egilearen asmoa txarra ez dela izan eta honek bere ikuspuntua adierazteko eskubide osoa duela onartu duen arren, holakorik ezin dela diruz lagundu aipatu du Aldekoak. Hori dela eta, azalpenak eskatu dizkio Aldundiko Kultura Sailari, Leioako Udalari eta hainbat erakunderi.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun