Udan saharar umeak hartzeko familien bila dabil Gorlizko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 13a, 22:57
Güerako saharar errefuxiatu-esparrua eta Gorliz senidetzeko 2001eko martxoan hartutako erabakiarekin batera martxan jarritako egitasmoen artean, "Oporrak Bakean" izeneko kanpaina eramango du aurrera herri horretako Udalak. Uztaila eta abuztuan, 6 eta 12 urte bitarteko saharar umeak euren etxeetan har ditzaten, seme-alabak dauzkaten Gorlizko zein Uribe Kostako familien bila dabiltza, udaldian 50 grado baino gehiagoko tenperaturak jasaten dituen basamortutik ateratzeko helburuarekin.
Joan-etorria, asegurua eta begiraleen gastuak Gorlizko Udalak berak ordainduko ditu eta umeak hartzen dituzten familiek horien mantenuaz baino ez dira arduratu beharko. Mediku araketak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egingo ditu.

Etxean saharar haurren bat hartu nahi duten sendiek maiatzaren 21a baino lehenago aurkeztu beharko dira udaletxean. Han eman zaie xehetasun guztien berri.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun