Erandioko Garbigunean lapurtzen saiatzea egotzi diete lau lagunei

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 14a, 22:42
Besteak beste, Muskiz, Trapaga eta Urtuella herrietako bizilagunak diren 22 eta 37 urte bitarteko lau lagun atxilotu ditu Erandion Ertzaintzak, ustez, bertoko Garbigunean lapurtzen saiatzeagatik.
Gaur goizaldean, hainbat pertsona Erandioko Garbigunera sartzen ikusi eta Ertzaintzari eman dio abisua auzokide batek. Handin gutxira, bulegoko atea indarrez irekita zegoela ikusi eta bi lagun atseman dituzte barruan bertara batu diren polizia agenteek. Lapurretako batek zulagailu bi zeramatzan eskuetan, eta besteari zizela hartu diote.

Magdalena auzo inguruan, berriz, ustez lapurrak erabiltzen ari ziren kotxea atseman du bigarren patruila batek. Antza, besteen zain zeuden barruko bi gizonek. Izan ere, Garbigunera sartutakoenak ziren hainbat gauza aurkitu omen dituzte ibilgailuan. Hori dela eta, lauak atxilotu ditu Ertzaintzak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun