Bi emakume "bidegabe" kaleratu izana salatu dute Getxoko Cespako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 20a, 23:47
Bi langile "legez kontra" kaleratuak izan direla salatu du gaur Getxoko Cespako barrualdeetako langileek osatzen duten enpresa batzordeak. Horrelako erabaki bat hartzeko "inolako arrazoirik ez" dagoela adierazi dute. Izan ere, prentsa ohar baten bidez, ELA sindikatuak gaineratu duenez, "enpresako gainontzeko langileek euren eskubideak betetzea eska dezatela eragozteko hartu dute erabakia".
ELAk adierazi duenez, langile gehienak emakumeak direla eta familia daukatela "aprobetxatzen ari dira" enpresako arduradunak. "Hori dela eta, behartuta eta presiopean ikusten dituzte euren buruak eta, askotan, egin behar dituztenak baino zeregin gehiago egiten dituzte", azaldu dute. Azkenik, enpresako arduradunek esaten dutenez, "bi emakumeek lan egiten duten zentroetako arduradunen baimenarekin" izan omen dira kaleratzeak, ELAko kideek gaineratu dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun