Lapurdiko Baigura mendian poztontzia jarriko du Itxas Argiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 4a, 22:19
Igande honetan Bidarraira (Lapurdi) irteera antolatu du Itxas Argia Mendi Taldeak, Baigura mendi tontorrean kirol elkarte getxoztarraren adierazgarria den postontzia jartzeko asmoz. Izan ere, Galearako bidean dagoen Aixerrota irudikatzen du aipatutako buzoiak eta "mendigoizale guztiek Itxas Argia taldea eta Getxo herria bera ezagutu dezaten" jarriko dute 897 metro altuerako mendi puntan. Jartzen duten laugarren postontzia izango da igandekoa. Aurretik, Eskaurre (Nafarroa), Ainuitz (Bizkaia) eta Aztio (Gipuzkoa) mendietan ere jarri dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun