Etxebizitza arloan "demagogia" egitea leporatu dio Berangoko alkatesari IUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 4a, 22:20
Babes ofizialeko 19 etxebizitza eraikitzeko, Berangoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako hitzarmena dela eta, "demagogia" egitea leporatu dio Miren Dobaran (EAJ) alkatesari Koldo Martinez EB-IUko zinegotziak. Arlo horretan udal gobernuak daraman politika "aurrerakoia" dela adierazi zuen Dobaranek. Martinezek, ordea, "errealitatea makilatzea" egotzi dio, bere hitzetan, hainbat eta hainbat gazte kanpora joan behar izaten duelako bizitzera, "inoiz ez baitute izango Berangon etxea lortzeko aukera".
Etorkizunera begirako ikuspegia edukitzea eta gazte berangoztarrei etxebizitza emateko lan egitea "beharrezkoa" dela adierazi du EB-IUko ordezkariak. Hain zuzen ere, alkatesa eta EAJ eta EA alderdiek osatutako gobernu batzordea kritikatu ditu Martinezek, bere ustez, udalerrian etxebizitza publiko gehiago egiteko asmorik ez dutelako. Ildo horretan, Lurralde Plan Partziala aintzat ez hartzea leporatzen die, "gazteek eta baliabide gutxien daukatenek Berangon bizi ahal izateko, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lur gehiago eskaintzen ez dutelako".

Hala ere, astelehenean sinatutako hitzarmena ez du txarto ikusten EB-IUko zinegotziak. Hala ere, alkatesak berak emandako datua nabarmendu nahi izan du: 225 berangoztar dagoela Etxebiden izena emanda. Eta horietatik 192 lagunek 21.100 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituztela, alegia.


Gaiaren inguruko albisteak:

Babes ofizialeko beste 19 etxe egingo dituzte Berangon (2004 Eka 01)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun