EAEko 8.500 ikaslek egingo dute EHUra sartzeko selektibitatea, erdiek euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 7a, 22:07
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 8.464 ikaslek egingo dute unibertsitatera sartzeko hauta-froga EHUn, asteazkenean eta ostegunean. Azterketa egingo duten ikasleen erdiek (4.206k), euskaraz egingo dute azterketa. Lurraldeka, frogarako matrikulatu diren 1.113 ikasle arabarrak dira; 4.302 Bizkaikoak; eta 3.049 gipuzkoarrak, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Ikasleek 47 epaimahairen aurrean egingo dituzte frogak, 8 Araban, 15 Gipuzkoan eta 24 Bizkaian.
Arabari dagokionez, Gasteizko campusean, Las Nieves-eko Aularioan eta Laudioko Bigarren Hezkuntzako Institutuan egongo dira epaimahaiak; Gipuzkoan, Donostiako campusean eta Eibarko Ingeniaritza Tekniko Industrialeko Unibertsitate-Eskolan kokatuko dira; eta Bizkaian, Leioako campusean, EHUk Bilbon dituen fakultate eta eskolatan, Portugaleteko Nautikako Goi Eskola Teknikoan eta Barakaldoko Ingeniaritza Teknikoaren Unibertsitate-Eskolan.

Horrez gain, unibertsitate publikoko iturriek azaldu dute selektibitatearen ezohizko azterketak uztailaren 7, 8 eta 9an izango direla.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun