Kanpoko XVI. Margo Lehiaketa Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 12a, 00:01
Kanpoko XVI. Margo Lehiaketa antolatu du igande honetan Barrikako Udalak. Oinarrietan adierazten den moduan, egunean beratan, 9:00etatik 10:30era egongo da izena emateko aukera, Goierriko eskoletan. Bertan jarriko zaie zigilua arratsaldean aurkeztu beharko diren lanei. Izan ere, beharrezkoa da margoek zigilua edukitzea. Egunean zehar egindako lanak 16:30etik 17:30era entregatu beharko dira. "Barrikako udalerria" izango da gaia, herritik bertatik begiratuta.
Antolatzaileek adierazi dutenez, nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, kategoria ezberdinak baitaude adinaren arabera. Azkenik, ekainaren 20an emango dira sariak, San Juan jaiak direla eta, Barrikan egingo beste txapelketakoekin batera.

Ikusi lehiaketako oinarriak
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun