Ostiral honetatik aurrera, San Juan jaiak Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 17a, 22:33
Herrian zehar egingo den txistularien kalejirarekin emango zaie hasiera, ostiral honetan, Barrikako San Juan jaiei. Txikiek zein handiek gozatzeko aukera izan dezaten, ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du, aurten ere, Udal barrikoztarrak. Ekainaren 24ra arte luzatuko dira herriko zaindaria denaren omenezko ospakizunak. Besteak beste, bihar, 21:00etatik aurrera, Lehendakari Agirre plazan egingo den sardin jana herrikoia dago ekitaldi aipagarrienen artean. Larunbatean, berriz, "Borreroen justizia" euren lehendabiziko lana aurkeztuko dute Fjord taldekoek, gauerdian hasiko den rock kontzertuan. Eta igandean, Bizkaia osotik etorritako baserritarrek ekarritakoa ikusi eta dastatzeko aukera egongo da, laugarren urtez egiten den Nekazaritza Azokan.
Azkenik, ekainaren 23an ohikoa den San Juan suaren inguruan gabean dantzatu ostean, herri bazkarian parte hartzeko aukera izango dute barrikoztar guztiek, hurrengo egunean, jaiei amaiera emateko. Horretarako, bihar da izen emateko azken eguna, Barrikako liburutegian, 14:30ak baino lehen.

Ikusi egitarau osoa agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun