Udalekuak egingo dituzte uztailean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 18a, 17:28
Bartzelonako Forumera bidaia antolatu du Kultur Etxeak

Uztailaren 5etik 23ra bitartean, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako udalekuak antolatu ditu Gorlizko Kultur Etxeak. Herrian bertan egingo dira, hemeretzi egunetan zehar, 11:00etatik 14:00etara ordutegian. Izena emateko, 75 euro ordaindu beharko dute Gorlizen erroldatutakoek eta 117 euro kanpokoek. Horretarako, ekainaren 30era arte egongo da zabalik epea.
Beste alde batetik, Bartzelonan dagoen Kulturen Forum Unibertsala 2004era bidaia antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Uztailaren 2an abiatuko da herritik Kataluinako hiriburuan dagoen Rubens hotelerako autobusa. Hurrengo egunean, gozaria hartu eta Forumeko erakusketak, ikustaldiak, dendak, tailerrak, jolasak eta azokak ezagutzera joango dira. Azkenik, Gorlizera itzuliko dira ekainaren 4an, gozaldu ostean.

Hauek dira bidaiaren salneurriak:

- Helduak: 129,10 €

- Gazteak (17-25 urte): 124,50 € (Gorlizen erroldatutakoak 100 €)

- Umeak: (7-16 urte) 121,70 € / (0-6 urtekoak) 40 €

Autobusa, hotela, buffet gosaría eta Forumeko sarrera sartzen dira salneurrian.

Informazio gehiago, Gorlizko Kultur Etxean (946 77 40 05)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun