Guztira 32 film labur proiektatuko dira gaur abiatu den Erandioko Zimemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 21a, 21:52
Gaur eman zaio hasiera Erandioko Lehen Film Laburren Zinemaldiari. Maiatzaren 24ra arte, 60 film inguru aurkeztu zituzten guztira Euskal Herriko eta Espainiako hainbat komunitateetako lehiakideek. Horien artean 32 aukeratu dira finalerako. Laburmetraiak, umorezkoak eta dokumentalak, gehienez 35 eta gutxienez 10 minutuko iraupena dute eta jendeaurrean proiektatuko dira Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean ekainaren 26a bitartean (19:30etatik aurrera). Azken egun horretan egingo den amaiera ekitaldian emango dituzte ezagutzera irabazleak epaimahaikoek.
Umorezko film labur zein dokumental laburrik onenaren egileek 1500 euroko saria jasoko dute. Halaber, erandioztar batek aurkeztutako laburmetrairik onenak 600 euroko sari berezia izango du.

Zinemaldiaren antolaketa lanetan Lanbide Heziketako Institutuaren laguntza eduki du Erandioko Udalak. Izan ere, ikusentzunezkoen alorreko ikasketak eskaintzen dituen EAEko ikastetxerik onenetarikoa eman da bertakoa. Epaimahaikoen artean, berriz, Aiora Sedano aktoresa erandioztarra egongo da.

Ikusi egitaraua agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun