Familia-giroan euskara bultzatuko dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 23a, 19:15
Familien barruan euskara belaunaldiz belaunaldi zabaldu dadin bultzatzeko, "Euskaraz Blai" sentsibilizazio kanpaina abian jarri du Erandioko Udaleko Euskara Sailak. Izan ere, euskararen aldeko jarrera eta erabilera bera bermatzeko, familia-giroa funtsezkoa dela uste dute.
Aurten seme-alabak izan edota 1 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familia erandioztar guztiei zuzenduta dago kanpaina: familia euskaldunei, gurasoetako bat baino ez denean euskalduna, zein erdaldunak direnei.

Horrela, seme-alaba jaioberriaz zoriontzeko Mikel Arieta-araunabeña alkateak berak sinatutako gutuna bidaliko da etxeetara. Gutunarekin batera liburuxka bat ere bidaliko zaie, umeen inguruko giroa euskaraz garatzeko aholkuak ematen dituena. Beti ere gurasoen euskara-mailaren arabera. Opari osagarritzat belaki bat ere emango zaie.

Urte batetik gorako umeak dituzten familiei ere bidaliko zaizkie gutuna eta liburuxka, baina kasu honetan, udan gaudela ikusita, mahukatxo pare bat oparituko zaie.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun